XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Tarkin'en 3 TARKIN, Erroma'ko lenengo erregeetatik zazpigarrena ta atzenengoa yatsu emen. Onen seme Sesta'k, lizunkeri-lera eutsi-ezinak bultzauta, Lukertze emakume on-maratz eta sendi urtenekoa ta eskondua, indarrez eta gabaz, laidotu ei eban. Yozokune baltz-iguingarri onek asarre bizitan yarri ebazan Erromarrak, eta iguinaren iguinez erregea ta erregeak bein betiko ortik zear bidali ebezan eta errege-agintza-ordez Erkal-agintzea sortu-azo. oinkada lizunekaz badoa bere asmoetarantza mamien bat, itzalen bat ba'ledi legetxe.

Ik, lur sendo ta ikarabako orrek, ik ez egizentzun nire oinkadarik, nondik eta nora doazan, nire atzera-aurreen barririk emonazkero bera beteteko sekulako erea dodan nire egikizun ikaragarri au arriak eurak be eskuartetik kendu eztagisten.

Bizi da ori ni ez yoko bai yoko nabilkon bitartean; arnasa otzegia emoten dabe itzak egiteak berotuteko.

(Txilinotsa da).

Ba-noa ta eginik dogu; deiez dot txilina.

Ez al dok entzungo, Duncan, itzako zerurako edo su-lezarako il-kanpaia dok-eta.

(Alde dagi).

MACBETH ANDERA aurrera.

MACB. AN.- Biztu egin nau ni orreik mozkortu dauzanak berak; ixitu egin nau ni orreik itzali dauzanak.

Entzun! ixilik! mozolloaren oioa izan da, gau-onik latzena emoten dauen yoale-zai zori txarrekoarena.

Ba-daragoio ak; idigi dira ateak, eta otsein mozkorrak irri dagioe euren eginbearrari; zitala edena sartu dautsat nik euren edabeari, ta bizia ta eriotzea or dabiltz alkarri ekiten bietatik zeñek irabaziko.

MACB.- (Barruan).

Nor dago or?

Ba!

MACB. AN.- Ai ene! atzari diranaren bildur naz, eta oraindik egikizun da egitekoa; egitekoaren bildur gara, eginak bildurtu bearrez.

Entzun! gerturik itxi dodaz arein sastakaiak, ezin yazo edikean ak aik ez aurkituterik.

Neuk egingo neunkean, lotan egoala nire aitaren antzik artu ezpaneuntso.

Nire senarra!.

Barriro aurrera MACBETH.

MACB.- Egin dot eitekoa.

Eztozu entzun zaratarik?

MACB. AN.- Mozolloa oioka ta txirritxirriak txirtxirka entzun dodaz.

Ez ete dozu itzik egin?

MACB.- Noz?

MACB. AN.- Oraintxe.

MACB.- Beerantza nentorrela, ala?

MACB AN.- Bai.

MACB.- Entzun! nor datza bigarren logelan.

MACB. AN.- Donalbain.